Andoni Sierra, Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendari
Bere balio profesionalagatik eta musika prestakuntza zabalagatik hautatu dute; 2015etik Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria ere bada.
Andoni Sierra, Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria, Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendari izendatu dute. Gaztelako Juntako Kultura eta Kirol sailburuordearen hitzetan, bere balio profesionala eta musika prestakuntza zabala direla-eta aukeratu dute.
Cuenca 2015etik da Andra Mari Abesbatzaren zuzendari titularra. Hain zuzen, egun hauetan abesbatza Musika Hamabostaldiaren baitan abuztuaren 20an Kursaal Auditorian eskainiko duen Porgy & Bess opera emanaldia prestatzen dabil. Abesbatzarekin batera, kontzertu horretan ariko dira Euskadiko Orkestra, Mahayan sopranoa, Green baritonoa eta Marshall piano jotzailea. Emanaldiari buruzko informazio gehiago eta sarrerak eskuratzeko aukera, hemen.