Irisgarritasun planari ekarpenak egiteko aukera, zabalik
Udala herritarrekin lanean aritu da ahalik eta plan eraginkorrena izateko. Irailaren 15era arte ahalko dira hobekuntzak proposatu.
Errenteriako Udalak udalerriaren irisgarritasun plana ikusgai jarri du, herritarren ekarpenak jaso ahal izateko. Azkeneko hilabeteetan herritarrekin lanean aritu da udala, planaren edukia ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Orain, planaren elaborazioa kontraste fasean sartu da, eta herritar orok izango du aukera ekarpenak egiteko. Horretarako, hiru bide daude:
- Udalaren erregistro ofiziala edo telematikoa erabiltzea.
- Webgune honetako galdetegia betetzea.
- Posta elektroniko bat bidaltzea.
Irailaren 15era arte egongo da ekarpenak egiteko aukera. Berritu ondoren, plan horrek Errenteriako irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, eta baita udalerriko irisgarritasunaren arloko ekintza garrantzitsuenak zeintzuk diren zehaztu ere.