'Santiyuk' jaietarako truk txapelketa antolatu dute
Hilaren 23an (larunbata da) jokatuko dute txapelketa, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean. "Sari mundialak" egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/02/truk-txapelketa.png)
Iturriozko ‘santiyuk’ jaietarako astebete eskas falta den honetan, Iturri Berri elkarteak truk txapelketaren berri eman du. Elkartean bertan egingo dute txapelketa, larunbatean (hilak 23). 16:30ean ekingo diote lehiari. “Sari mundialak” egongo direla aurreratu dute elkartekoek. Irabazleek txapel bana, bi lagunentzako mariskada eta arkume bat irabaziko dute; bigarren sailkatuek arkume bat eta langostino kaxa bat jasoko dute opari; hirugarrenek aldiz, bi oilasko eta bi ardo zein txakolin botila.
Apuntatzeko 20 euro ordaindu beharko dira.