'Trapu zikinak' garbituko dituzte igandean labaderoan
Lore More antzezki taldeak 'Trapu zikinak' izeneko antzezlana eskainiko du, arratsaldez.
Lore More antzerki konpainia osatzen dutenak, Oiartzungo 'labaderoa'-n, egonaldia egin zutenean. Lore More antzerki taldeak Trapu Zikinak izeneko antzezlana taularatuko du igande honetan (hilak 17) herrian. Labaderoak jasoko du sorkuntza pieza, 19:00etatik aurrera. Doakoa izango dela aurreratu du udalak.
Udalbiltzaren Geuretik sortuak sormen bekaren barruko zirkuituaren parte da antzezlana. Antzezlanaz eta taldeaz gehiago jakiteko, jo erreportaje honetara.
