Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Argazki galeriak] 1.090 egun geroago, hemen dira madalenak

Madalenetako azken eguna 2019ko uztailaren 25ekoa izan zen. Gaurtik berreskuratuko dituzte kaleak eta plazak errenteriarrek.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2022/07/21

2019ko uztailaren 25ekoa izan zen Errenteria-Oreretako Madalen Jaien azken eguna. Jakinak diren arrazoiengatik, 2020an eta 2021ean ezin izan ziren ospatu festak. Gaur bai. Gaurtik eta hilaren 25eko 00:00ak arte, herriko plazak, kaleak, txokoak, elkarteak, tabernak berreskuratuko dituzte, jai giroan, errenteriarrek eta bisitariek. 101 ordu dira. Askorentzat txiki. Besteentzat asebetea hartzeko modukoak.

Jai Batzordeak, hau da, herriko eragileek, proposamen asko landu dituzte 2022ko madalenak, beharbada inoizko irrikarik handiena sortu dutenak, denen gozagarri izan daitezen. Haur, heldu edo adineko, denek izango dute uneren bat (edo asko) esateko ‘itxaronaldiak merezi izan du’. Hainbat arrazoirengatik hiru urte latz izan dira 2019tik 2022koak. Orain, norberak ezarritako tamainan eta beti ondokoarekiko errespetuz, bidean gelditutako besarkadak eta irribarre konplizeak konpartitzeko garaia iritsi da.

Haurren txupinazoa, Mila Koloretako Txupinazo Txikia, 18:00etan izango da Koldo Mitxelena plazan. 19:00etan, Gernika plazan, gazteei bideratutako Holi Festa izango da; 19:00etan ere bai, Herriko Plazako txupinazo nagusia (Arrats eta Ekintza BIBE elkarte omenduek botako dute), eta noski, EMKEren eskutik Zentenarioa. Emozioa bor-bor herrian gaur. Jaien hasierako ekitaldien aurretik, ordea, badira jarduerak. Beheko zerrendan ikus daitezke denak.

Egunez eguneko egitaraua HITZAren ‘Agenda’ atalean irakur dezakete hala nahi dutenek. Izan ere, hedabide honek madalenen jarraipen estua egingo du. Gaurko ekitaldien zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

Nostalgikoenentzat, hemen egin ziren azken txupinazoetako irudiak ikusteko aukera, 2019ko uztailaren 21eko irudiak hain zuzen ere:

  • 2019ko Mila Koloretako Txupinazo Txikia.
  • 2019ko Holi Festa.
  • 2019ko txupinazo nagusia.
Erlazionatutako edukia[Argazki galeria] Madalen Aurreko Txistularien Kontzertua, festen bezpera (eta sorpresa bat)Erasoen aurkako neurriak aktibatuko ditu udalak madalenetanMadalenak 2022: HITZAren gehigarria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.