[Galeria] Danborraren jaiak herriko kaleak zeharkatu ditu
Gazteenek danborrak eta barrilak hartu dituzte soinean. Helduagoek, aldiz, txarangekin lagundu diete.
Alaberga Plazatik abiatuta, 18:00etan hasi dira desfilatzen danborraren festan parte hartu duten danborradak. Kale bazterrean ere jendea bildu da. Gazteenak izan dira danborrak hartu dituztenak, batzuk barrilekin ere animatu dira. Instrumentuok helduek jarritako musikarekin jo dituzte.
Jarraian, argazki batzuk: