"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Herriko irakurleak behar ditu Oiartzungo Poesia Egunak

Irailean egingo dute poesia jardunaldia, herriko bidegorrian. Eguna girotzeko, poemaren bat irakurtzera animatuko direnak behar dituzte.

[Argazkia: Ainara Lasa Perez]
Bigarrena izango da aurtengo Oiartzungo Poesia Eguna, eta irailaren 10ean -larunbatarekin- ezarri dute hitzordua. Aurtengo jardunaldiak iazko egitura berbera izango du: 11:00etatik aurrera, Oiartzungo nahiz kanpoko poeta profesionalek eta herriko irakurleek partekatuko dituzten hiru gune ibiltari jarriko dituzte bidegorrian.

Testuinguru horretan, poemaren bat irakurtzera animatuko diren herritarrak elkartu nahi dituzte antolatzaileek. Izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 1era arte; horretarako, posta elektroniko bidez harremanetan jartzeko aukera eman dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.