'Holi' festa egin dute 200 haurrek, aurtengo udalekuei agur esateko
Lezoko Udalak antolaturiko udalekuen azken egunean, koloreen festa eta 'lipdub'-a egin dituzte Herri Eskolako jolastokian.
Bukatu dira 2022ko Lezoko udaleku irekiak, eta horiek agurtzeko jaialdia egin zuten joan den ostiralean gazteek, Herri Eskolako patioan.
Aurtengo saiakeran 200 haurrek hartu dute parte, eta udal arduradunek ziurtatu dute horiek “asko gozatu” dutela. Ostiral eguerdian holi festa koloretsua eta lipdub-a antolatu zituzten begiraleek elkar agurtzeko [orduko argazkia da goialdekoa].