[Galeria] Baserritar Egunean bertako produktu ekologikoak plazara
Goizeko 10:00etan eman diote hasiera Oiartzungo Produktu Ekologikoen Azokari. Dultzaineroak herrian barna ibili dira goiz goizetik.
Dultzaineroen doinu alaiekin esnatu da gaur Oiartzun. Done Eztebe plazatik irten eta herrian barna aritu dira. Plazan bertan, Oiartzungo Produktu Ekologikoen Azoka ezarri dute. Baserritarren egunean barazki, ogi, sagardo, zuku edo gozo ezberdinak erosteko eta dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Besteak beste, Elika kooperatibaren, Zitoeneren, Ogiaren Maitaleak elkartearen, Arraztalo elkartearen, Larremotxen edo Papurraken produktuak aurkitu dituzte oiartzuarrek.
Hona hemen azkako zenbait argazki: