Elorsoro kiroldegia itxita egongo bi astez, mantenu lanengatik
Itxialdia gaur bertan hasi da, eta hilaren 21era arte luzatuko da (azken egun hori barne). Urteroko mantenu lanak egingo dituzte.
Oiartzungo udal kirol instalazioetako tarifetan eska daiteke, Elorsoro kiroldegian, adibidez. Elorsoro kiroldegia gaurtik aurrera bi astez itxita egongo dela eman dute aditzera udal arduradunek. Urteroko mantenu lanak egin ahal izateko probestuko dute denbora tarte hori.
Udako igerilekua irekita egongo da bitarte horretan, 11:00etatik 20:00etara. Aurreikuspenen arabera, beraz, hilaren 21ean -astelehena- zabalduko dituzte berriro kirol esparru osoko ateak.
