Azken bi lan istripuak salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitu dute bilkura. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan elkartuko dira.

'Lan istripu gehiagorik ez. Prekaritatea, hiltzailea', lelopean elkartuko dira.
Azken orduotan Gipuzkoan jazotako bi lan heriotzak direla-eta, elkarretaratzea deitu du gehiengo sindikalak biharko. Istripuetako bat Errenteria-Oreretan izan zen, Merkatuzar alboan; horregatik, salaketa publikoa udalerri horretan egingo dute.
 
Lan istripu hilgarriak arbuiatzeko ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk deitutako bilkura 12:00etan hasiko da, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea, hiltzailea, lelopean elkartuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.