Salto Systems enpresako garbitzaileek greba hasiko dute irailean

Datorren hilabetea hastearekin batera ekingo diote lanuzteari, "lan baldintza duinen eta berme guztien alde".

Lanbarren industriagunera bidean euren borrokaren berri emateko pankartak jarri dituzte.

Oiartzungo Lanbarren industriagunean kokatuta dagoen Salto Systems enpresako garbitzaileek lanuztea hasiko dute irailaren 1etik aurrera.

ELA sindikatuak aditzera eman duenez, “baldintza duinen eta berme guztien alde” hasiko dira borrokan. Eskatzen dutena lortu arte egongo dira greban garbitzaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.