Ur hornidura moztuko dute bihar goizean Antxoko zenbait eremutan

Sarea hobetzeko lanengatik, ez dute urik izango bihar goizean toparen inguruan bizi diren atarietako zenbait bizilagunek.

Zumalakarregi kaleko 9 eta 11 atarietan bizi direnei eragingo die biharko mozketak.

Pasaiako udal iturrietatik aditzera eman dutenez, sarearen hobekuntza lanengatik, ur hornidura etengo dute bihar -asteazkena- goizean Antxoko zenbait eremutan. Aurreikuspenen arabera, 08:30etik aurrera ez dute urik izango horiek.

Eragindakoak Zumalakarregi kaleko 9 eta 11 atarietako bizilagunak izango dira, eta topoaren geltoki inguruan bizi direnak -ez dute zehaztasun gehiagorik eman-. Mozketak 11:00ak arte iraungo duela aurreikusi dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.