Hondakin organikoak biltzeko poltsak Axularren jaso beharko dira
Topo geltoki berria egiteko obrengatik, lehen Gure Zumardian zegoen poltsa banagailua Jubilatuen Etxearen albora lekualdatu dute.
Pasaiako Udalak aditzera eman du, Antxoko topo geltoki berria egiteko lanak direla eta, barruti horretan hondakin organikoak biltzeko poltsak banatzen dituen makina Gure Zumardiko aterpeetatik lekualdatuko dutela behin-behinean.
Poltsa banagailua Axular plazara mugitu dute dagoeneko, eta ezjakina da noiz arte egongo den bertan. Jubilatuen Etxe ondora joan beharko dute oraindik aurrera, beraz, poltsak behar dituzten antxotarrek.