Klima-aldaketaren borrokan, beste urrats bat
Errenteria-Oreretako Udalak energia aurrezteko eta mendekotasuna murrizteko neurriak ezarriko ditu.
Energia aurrezteko eta mendekotasuna murrizteko neurriak. Jakina denez, energia aurrezpenerako eta gas naturalaren energia mendekotasuna murrizteko lege dekretu bat ezarri zuen Espainiako gobernuak. Hori dela-eta, Errenteria-Oreretako udalak, sail eta instalazio guztietan, zenbait neurri martxan jarriko ditu berehala. Neurriok Klima Aldaketara Egokitzeko Ekintza Plana (KEIEP) betetzen lagunduko dutela azaldu du udalak.
Hartutako neurriak
- Aire girotuaren tenperatura ez da 19º-tik jaitsiko, ezta 27º-tik igoko ere. (Eskolak, haurtzaindegiak, garraiobideak eta gimnasioak salbuespen)
- 22:00etan hutsik dauden udal eraikinetako eta hiri eskulturetako argiak itzaliko dira.
- Udal eraikinetara sartzeko ate automatikoak (une oro zabalik egon beharrean) itxita egongo dira.
Datozen hilabeteetan, garapen handiagoa behar duten neurriak ezartzeko lanean arituko dira.
