Fanderiako igogailua birgaitzeko lanak hasi dituzte
Hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek. Bitarte horretan, "segurtasuna bermatzeko", igogailua eta oinezkoen pasabidea itxiko dituzte.
Fanderia eta Agustinen arteko igogailua Fanderiako igogailua birgaitzeko lanak hasi dituzte gaur (hilak 17), hala jakinarazi du Errenteriako Udalak. Lau Badia Mantentze Zerbitzuak enpresari esleitu zaizkio obrak, 205.768,03 euroko aurrekontuarekin ekingo diote lanei. Hiru hilabetean bukatzea aurreikusi dute.
Bitarte horretan, “segurtasuna bermatzeko”, igogailua eta oinezkoen pasabidea itxiko dituzte.
