Abuztuaren 23an, 'Cluedo' film interaktiboa

Udako azken emanaldi gisa, OzZinema taldeak publikoarentzat proposamen ludikoa proposatu du. Sarrerak salgai daude.

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia, Niessen aretoetan.

OzZinema taldeak udako laugarren saioaren berri eman du. Datorren abuztuaren 23an, asteartea, Niessen zinemetan “Cluedo” pelikula proiektatuko dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Izen bereko jolasean oinarrituta, berrikuntza ludikoa ekarriko du OzZinemaren saioak: publikoak hiltzailea nor den aukeratu eta filmaren bukaera erabakitzeko aukera izango du, itsu-itsuan hiru amaiera ezberdinen artean.

Sarrerek lau euro balio dute, eta pelikula hasi baino ordubete lehenago egongo dira eskuragarri, Niessenen bertan. Aldez aurretik erosteko aukera dago ere, Internet bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.