Listorretako altxorrak ezagutzeko txangoa, hilaren 27an
Aldez aurretik izena eman beharko dela jakinarazi du Gipuzkoako Parketxe Sareak, telefonoz.
Gipuzkoako Parketxe Sareak Aiako Harria Parke Naturala gertutik ezagutzeko beste txango bat antolatu du, kasu honetan hilaren 27rako (larunbata da), “Errenterian dagoen Listorretako aisialdi gunea ezagutzera emateko eta balioztatzeko” asmoz. Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatu dute ekintza.
Listorretatik abiatuko dira bisitariak. Bertatik hasita, parkearen altxorretako batzuk gertutik ikusiko dituzte, ibilaldi motz baten bidez.
Aurretik izena eman behar dela jakinarazi du parketxeak, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituta.
