Espainiako Itzuliak hainbat trafiko aldaketa eragingo ditu Antxon
Etzi pasako da bosgarren etapa Pasai Antxotik. Nafarroa hiribiderako irteera kaltetuko da ondorioz.

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du 2022ko Espainiako Itzulia lasterketak hainbat trafiko aldaketa eragingo dituela Pasai Antxon. Hala, etzi (asteazkena), Antxotik Nafarroa hiribiderako irteera kaltetu egingo da, 12:00etatik 13:30era hain zuzen. Ondorioz, Oarso kaleko zubitik irtetea gomendatu dute.
Garraio publikoko zerbitzuek ere hainbat aldaketa jasango dituzte. Udaltzaingoak nabarmendu du ordutegiak gutxi gorabeherakoak izango direla, eta lasterketaren nondik norakoen arabera alda daitezkeela. Informazio guztia eskuratzeko 943 00 43 00 telefono zenbakira hots egin daiteke.