Ines Osinagak kontzertua eskainiko du Oiartzunen, Kantagiltza zikloaren barruan
Irailaren 4an kontzertua eskainiko du musikari arrasatearrak Arizmendienean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro Berri tabernan.
Ziklo musikatuaren saio bateko irudia. Bueltan da solasaldi musikatuen Kantagiltza zikloa, antolatzaileek datorren emanaldiaren berri eman dute. Ines Osinaga musikari arrasatearra izango da hurrengoa, irailaren 4an (igandea da) kontzertua eskainiko baitu Arizmendienean. Harekin batera Gotzon Barandiaran ariko da, hark gidatuko du saioa.
Musika saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euroan eskura daitezke dagoeneko, Kastro Berri tabernan. Udalak aurreratu du eguraldi txarra eginez gero udaletxeko pleno aretoan egingo dutela musika saioa.
