Zaborra, pasabide eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea, zabalik
Urriaren 3a izango da 2022ko ekitaldiko tasak ordaintzeko azken eguna.
Udaletxe parean bilduko dira. Errenteriako Udalak jakinarazi du urriaren 3ra bitarte ordaindu daitezkeela hondakinen, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak. Helbideratutako ordainagiriak aipatutako epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dituzte. Ordainagiria helbideratuta ez duten zergadunek ordainketak ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan edo lotura honetan egin ditzakete, epea bukatu aurretik.
Adierazitako epe hori bukatu ondoren ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
