Agur esan diote Antxoko azokari
Kanpoaldea eraisten hasi ziren atzo, ia ez da zenaren arrastorik geratzen. Bi astez luzatuko dituzte lanak.
Antxoko azokako eraikin mitikoari agur esan diote herritarrek, eraisketa lanak bukatzen ari baitira. Atzo hasi ziren kanpoaldea eraisten, eta beste bi astez luzatuko dituzte lanak.
Visesaren eraikinera eramango dituzte azokak orain arte jasotako jarduera eta eskaintza guztiak. Eskalantegi kaleko 45.era mugituko dute azoka.
Euskotren zerbitzuaren geltoki berria eraikitzen ari direlako eraitsi behar izan dute eraikina, lurpean zenbait lan egin behar baitituzte.