Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Etxez etxeko zerbitzuko langileek hiru hilabete bete dituzte borrokan

Maiatzean hasi zuten "lan eta bizi baldintzak hobetzeko borroka". Egoera aldatu arte grebari tinko eusteko asmoa dutela jakinarazi du ELA sindikatuak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2022/08/25

Pasaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hiru hilabete bete dituzte jada greba mugagabean, haien “lan eta bizi baldintzak hobetzeko borroka” hasi zuten maiatzean. ELA sindikatuak ohar bat kaleratu berri du, hainbat kontu argitu eta salatzeko.

Lehenik eta behin, zerbitzu honen titulartasuna udalarena dela gogoratu dute, eta EULEN enpresak kudeatzen duela. Zerbitzu hau emakumeek ematen dutela nabarmendu dute, “funtsezkoa” dela, “gure adinekoen ongizate fisiko eta emozionalaz arduratzen” baitirela gogoratu dute.

Pasaiako plantillak Gipuzkoako sektoreko lan baldintza okerrenak dituela gogoratu du ELAk, eta sindikatuak esan du ezin duela hori ontzat eman. “10 urte egon gara inolako soldata igoerarik gabe. Borroka honekin, langileok lan baldintza onak lortzeko antolatu eta ahaldundu gara. Lan baldintza hobeekin soilik hobetu ahal izango dugu, gainera, gure adinekoei ematen diegun zerbitzuaren kalitatea”.

Pandemia garaian haien lana funtsezko jardueratzat jo zutela diote, baina hala eta guztiz ere, “haien osasuna eta senideena lantzen eta arriskuan jartzen jarraitzen duten bitartean”, berriro ere “ikusezin” sentitu dira langileak administrazioaren eta enpresaren aurrean.

Kontziente dira grebak eragin negatiboa duela adinekoen zerbitzuan eta eguneroko beharretan, eta egoera hori noiz arte jasan beharko duten galdetu du sindikatuak. Udalak eta enpresak akordioa sinatzeko eta gatazka bukatzeko edukiak bermatu ez izana salatu dute beste behin.

2022tik 2024ra bitarteko urteetarako proposamen ekonomiko bat jaso dute langileek, baina salatu dute ez dagoela bermatuta KPIaren igoera, “berrikusi eta hobetu beharreko beste gai batzuez gain. Esanguratsua da KPIa erreferentziatzat hartuta igoera bermatuta dagoela Gipuzkoan duela gutxi sinatu diren Eraikuntzako edo Papereko hitzarmen pribatu eta maskulinizatuetan, eta eremu publiko eta feminizatu honetan, aldiz, ez”. Egoera horiek martxoaren 8an besteak beste gogor salatutako genero arrakala hori areagotzen dutela erantsi dute. “Askotan badirudi genero arrakala egun horretan bakarrik dagoela”.

Zaintza negozio iturri bat dela erantsi dute, “zergadunen diruarekin, langileei eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuaren kontura”. Egoera aldatu arte borrokan jarraitzeko asmoa dute langileek, “etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileok eta gure erabiltzaileek behar eta merezi dugun hitzarmena lortu arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.