Auzo konpostak bisitatzeko data aurreratu dute
Irailaren 7an egitekoa zen bisita datorren asteazkenera (hilak 31) aurreratu behar izan du udalak.
Auzo konposten egutegiak aldaketa txixki bat izango du, izan ere, irailekoaren data aurreratu behar izan du udalak. Hala, irailaren 7an egitekoa zen bisita hilaren 31ean (asteazkena da) egingo dute.
9:00etan hasiko dute bisita, ondorengo auzo konpostak bisitatuko dituzte: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. 45 inguruko iraupena izango dute bisitek.
Bisitan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, “teknikariari izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko”. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, helbide honetara idatz dezakete.