Ohiko ordutegia berreskuratuko du bibliotekak bihar
Ikasle gelak ere ohiko ordutegia berreskuratuko duela aurreratu du udalak.
Bihartik (irailak 1), Manuel Lekuona bibliotekak ohiko ordutegia berreskuratuko du, hala jakinarazi du udalak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da erabilgarri. Larunbatetan ere zabalduko dute, 9:00etatik 13:00etara.
Ikasle gelak ere ohiko ordutegia izango duela aurreratu du udalak. Hala, astelehenetik igandera, 9:00etatik 22:00etara zabalduko dute.