Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Kantauriko mendikatea konkistatu du, markak hautsiz

25 egunetan 345 kilometro inguruko mendi ibilbidea egin du Oihane Retegi oiartzuar gazteak, 28 kilometroko desnibelarekin. Mugarri bat ezarri du, trabesia osorik egiten duen lehen emakumea izan baita.

Ez du etapa eta tontor bakar bat ere galdu gazte oiartzuarrak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/09/02

17 urterekin ekintza gogoangarri bat egiteko gai izan da Oihane Retegi oiartzuarra. Hilabete eskas batean 2.000tik gora metroko dozenaka mendi igo ditu, eta Kantauriar mendikateko trabesia hasieratik bukaerara egiteko gai izan den lehen emakumea izan da. Asturiasko Torrecerredo mendi taldearekin egin du bidaia, esperientziaz betetako mendizaleekin batera ibili da. Harekin batera beste neskato adingabe bat ibili da, bakarrak izan dira.

Txikitatik oso mendizalea dela kontatu dio HITZA-ri gazteak, «ia egunero» inguruko gailurrak igotzen eta jaisten ibiltzen dela. Trabesia berezi horren berri izan bezain pronto erabaki zuen izena ematea, «hemengo gazteak ez baitira gehiegi animatzen», esan du. «Hasiera batean bi aste pasako nituen, baina horrenbeste gozatzen ari nintzen, hilabete osoa egin nuela».

Uztailaren 18an hasi zuen esperientzia berri hori, Leitariegoseko portuan. Alto Campoon bukatu zuen, abuztuaren 11n. 25 egun horietan, guztira, 22 etapa egin ditu oiartzuarrak. «Hiru egun izan ditugu deskantsurako. Bi aukera genituen, gainera: etapa berdeak egin, errazagoak, tontor gutxiagorekin, edo gorriak. Ni izan naiz gorriak eta tontor guztiak egin dituen adin txikiko eta emakume bakarra. Oso pozik nago egindakoarekin, harro, txapeldun bat bezala sentitzen naiz. Igotzeko gai ikusten ez zenituen tontor horiek egitea ikaragarria da, egunez egun zeure burua gainditzea ederra da», dio, barrez.

Ia 100 gailur zapaldu ditu gazteak (gehienak 2.000 metrotik gorakoak), ez du etapa bakar bat ere galdu. 345 kilometro luze eta 28 kilometro gora, horrela laburbildu daiteke hilabete eskas horretan egindako balentria. «Azken tontorrera iritsi nintzeneko une hori ederra izan zen. Baina penaz betetakoa aldi berean, esperientzia bukatzen zelako».

Bakarrik abiatu zuen abentura hau, baina ez da momentu bakar batean ere bakarrik sentitu Retegi. Nabarmendu du guztiek familia bat osatu dutela etapaz etapa, Retegik esan bezala, elkarri ematen zizkieten animo eta besarkadek «tontorretara heltzeko indarrak ematen» zizkietelako. «Denentzako borroka pertsonala izan da, baina taldekoa aldi berean. Esperientzia hau honako hiru hitzekin definituko nuke: bizitu, sentitu eta elkarbanatu».

Mendizaleak euren artean «oso ezberdinak» izan arren, sintonia ederra izan da nagusi etapa luze horietan. «Gure arteko aldaketa asko nabaritzen zen, baina azkenean denek helburu berbera genuen, maitasun berbera: mendia. Horrek elkartu gaitu, nola gainera. Ederra da hori, hunkigarria».

Gogoetarako bidaia
Asko bete duen esperientzia izan dela suma dakioke gazteari, menditik harago, gogoetarako bidaia ere izan baita harentzat. «Gauzak beste modu batera ikusteko balio izan dit esperientzia honek. Plater bero bat, dutxa bero bat eta teilatu bat luxu bat direla ohartzen zara. Trabesia honi esker gure ikuspuntuak aldaketa sakona jasan du, orain gauza asko izugarri miresten ditugulako».

Beste mila bider errepikatuko luke azken asteetan bizitutakoa, mendizale gazte oro animatu du datorren urteko trabesian parte hartzera. «Pentsa. Oreretako eta Oiartzungo jaiak galdu ditut, baina irabazi dudanak ez dauka preziorik. Betirako gogoratuko dudan uda izan da, bihotzean eta memorian eramango dudana. Zalantzarik gabe merezi duen esperientzia bat da».

Oraindik ere indarrak berreskuratzeko tarte handirik izan ez badu ere, datorren urteari begira dago jada oiartzuarra, zenbait plan aurreratu ditu: «Hurrengo urtean Sierra Nevadara (Granada, Espainia) noa, 3.000 metroko gailurrak egitera, eta datorrenean, Marokora, 4.000 metrokoak egitera».

Senide, lagunak eta mendizaleak oro har txundituta utzi ditu Oihane Retegik, mugarria izan baita azken asteetan egindakoa. Gipuzkoako Mendizale Federazioak ere oiartzuar gaztea omenduko duela kontatu du, aurki. Intsignia baten entrega egingo diote. Ez da azkena izango, ziur.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.