Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Arte Egunak, "kultura beste modu batean gozatzeko"

Oiartzungo sortzaileek artez beteko dituzte herriko txokoak gaurtik etzira bitarte. Kulturabirusak sortutako olatu horri jarraipena eman nahi izan diote herriko hainbat kulturzalek.

Kulturabirusa egitasmoaren barruan egindako ekitaldi bateko irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/09/09

Oiartzunek eta arteak lotura estua dutela erakutsiko dute beste behin herriko sortzaileek. Gazte eta heldu, guztiek tarte eta txoko bat izango dute gaurtik igandera bitarte, herriko kulturzale talde batek Arte Egunak izeneko egitasmoa antolatu baitu.

Kulturabirusa egitasmoaren baitan kokatu behar da asteburu honetakoa, honek «utzitako arrastoari, saretzeari eta olatuari segika» antolatzea erabaki dutela kontatu dio HITZAri Oier Guillan talde eragileko kideak. «Azken bi urteetan sortutako energia hori mantendu eta birbideratzea pentsatu genuen, saretze horren bidez ikusi genuelako kulturari balioa eman eta gogoeta egiten genuela etengabe jendearekin, gauza oso positiboak sortu zirela», erantsi du.

Asteburuko egitarauan diziplina ugari ukitu nahi izan dituzte, «profil askotariko» sortzaileak elkartuko ditu egitasmoak. Margoa, poesia, literatura, artisautza… Denek izango dute zer eskaini eta zer ikusi.

Herrian kulturgintza puri-purian dagoela uste du Guillanek, «indar handia» duela. «Panorama oso anitz eta aberasgarria dago herrian, oso interesgarria. Kontzientzia edo nahia dago». Sortzaileen eta ikusleen artean hartu-emana egongo dela aurreratu du, «kultura beste modu batean gozatzeko» aukera emango baitute hiru egunek oiartzuarraren ustez. Saio edo ekitaldi guztiak oso parte hartzaileak izango direla dio. «Gozamenaren bitartez herrian eta inguruan zer daukagun ikusteko balioko dute arte egunek, askotan ez baitugu ezagutzen etxean bertan ditugun altxorrak».

EGITARAUA
Gaur

  • 19:00. Hiru Binaka saioa. Herriko sei sortzailek bikoteka pieza bana sortuko dute.

Bihar (poesia eguna)

  • 11:00. Bidegorriko hiru gunetan hiru errezitaldi eskainiko dituzte herriko eta Euskal Herriko hainbat poetek.
  • 14:30. Arte bazkari aktiboa egingo dute Bazkun Zahar elkartean.

Etzi

  • 10:00-14:30. Artisau eta sortzaileen azoka egingo dute eliza inguruan, Oiartzungo eta inguruko parte hartzaile ugarirekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.