Urmendi eta Haurtzaroren artean espaloia egiten ari dira

Haur eskolaren eta ikastolaren arteko errepide zatian egiten ari dira lanak, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

urmendi haurtzaro espaloia

Lanak bukatzean, Sibeluts kale osoan egongo da espaloia.

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Urmendi Haur Eskola eta Haurtzaro Ikastola lotzen dituen errepide zatian espaloia eraikitzen ari dira.

Gaur egun hilerritik Urmendira doan tartean badago oinezkoak seguru joateko tartea, baina haur eskola eta ikastola lotzen dituen tartean falta da. Orain arte, beraz, errepide bazterretik joan behar dute oinezkoek.

Bide guztia argiztatuko dutela nabarmendu dute, halaber. Lanak bukatzean, beraz, Sibeluts kale osoan espaloia egongo da.

“Oiartzungo Udalak mugikortasun osasuntsua indartzen jarraitu nahi du horrela, eta Urmendira oinez modu seguruan joatea erraztu”, adierazi du erakundeak.

Gaineratu dutenez, 89.212,76 euroko aurrekontua du proiektuak eta lanak urrirako bukatzea aurreikusten da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.