Euskaraldiari buruzko kafe-bilera egingo dute gaur

Euskaraldia prestatzeko bilera egingo dute Arizmendiko lorategian, gaur arratsaldean.

Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo dute, Hitzez ekiteko garaia lelopean.

Oiartzungo Euskaraldia dinamizatzen ari den taldea gaur arratsaldean bilduko da, Arizmendieneko lorategian. Kafe banaren bueltan izango da bilera, 18:00etan hasita.

Bestalde, gazteen artean Euskaraldia sustatuko duen langile baten bila dabiltza. Gaur da curriculumak bidaltzeko azkeneko eguna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.