Haizeak zuhaitz bat bota eta Presondoko teilatua jo du

Gaueko haize bolada indartsuek zuhaitz bat bota dute Karrikan. Udalaren brigadako langileek kendu dute.

karrika zuhaitza Udaleko langileek garbitu dute errepidea.

Danielle urakan ohia Euskal Herrira iritsi da. Gauean haize ufada indartsuak egon dira (oraindik ere nabaritzen dira), eta zuhaitz bat bota du Karrika auzoan.

Auzoko errepidea moztu du zuhaitzak, Presondo etxe teilatua jo ondoren. Oiartzungo Udalaren brigadako langileek kendu dute zuhaitza bide erditik.

presondoko teilatua

Presondo etxeko teilatua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.