Altzibarreko zubietan sare metalikoa jarri dute, hondakinik ez erortzeko

Hondakinak ibaira erortzea saihestearekin, itsasoa garbiago mantentzeari ekarpena egin nahi dio Oiartzungo Udalak.

sare metalikoa ibaietan Ibaira hondakin gutxiago erortzeko asmoarekin jarri dute sare metalikoa.

Altzibar auzoko ibai ertzeko zubietan sare metalikoak jarri dituzte. Hala jakinarazi du Oiartzungo Udalak, eta jarritako metro kopuruaren berri eman dute: 474 metro.

Udal erakundeak azaldu duenez, ibaira hondakinak erortzea ekidin nahi dute sare metaliko horrekin. “Itsasora iristen den zabor kopurua gutxitu nahi dugu, eta horrela itsasoaren egoera hobetu”, zehaztu dute.

Izan ere, itsasora heltzen diren hondakinen %80 ibai edota erreka guneetatik iristen dira.

Ez da zubietan egin duten lan bakarra izan. Altzibarko zubiko baranda margotu dutela jakinarazi dute.

Altzibarko zubia

Sare metalikoa jartzeaz gain, Altzibarko zubia margotu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.