Lan poltsa osatzen ari da Kuadrillategi
Curriculumak hilaren 25era arte bidal daitezke. Iaz bidali zituztenak kontuan izango dituztela jakinarazi dute.
Kuadrillategikoek hainbat jarduera antolatzen dituzte urtero. Oiartzungo Kuadrillategi lan poltsa osatzen hasi da, hezitzaile eta begiraleena. Horregatik, bertan lan egiteko interesa duten gazteei gogorarazi diete curriculumak bidal ditzaketela.
Izena emateko azkeneko eguna hilaren 25a izango da —datorren asteko igandea—. E-posta bidez bidali beharko dira curriculumak. Baloratuko dutenaren berri eman dute:
- Oiartzuarra izatea.
- 18 eta 30 urte bitartean izatea.
- Hezkuntza eta gizarte arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea.
- Begirale tituluaren jabe izatea.
- Bestelako tituluak (eskola kirola, lehen sorospenak…).
- Euskarako C1 edo haren baliokidea.
- Lan esperientzia izatea haur eta nerabeekin.
- Euskararen normalizazioaren eremuan lan egin izana.
Adierazi dutenez, elkarrizketak egingo lituzkete, “beharrezkoa balitz”.
Lehenago curriculuma bidali dutenek, eta gehitzeko ezer ez badute, berriz ere bidali behar ez dutela azaldu dute. Izan ere, iaz bidalitakoak kontuan hartuko dituztela jakinarazi dute. Aldaketarik balego, berriro bidaltzeko eskatu dute.
