Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoa, hilaren 28an
Nekazariek ikuskapena egiteko aukera izango dute, Behemendik adierazi duenez. Gaetxen jarriko dute azpiegitura.
![nekazaritza ibilgailuak iat oiartzun](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/09/1200-1631519189-traktore_pixabay-500x313.jpg)
Ibilgailuaren azterketa egin nahi dutenek hileko azkeneko asteazkenean izango dute aukera.
Nekazaritzan lanean aritzeko ibilgailuentzako azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da hilaren 28an. Oiartzun eta inguruko nekazariek eraman ditzakete beraien ibilgailuak, nahi izanez gero.
Hilaren 28an izango da Ibilgailuen Azterketa Teknikoa(IAT) egiteko aukera hori. Gaetxen jarriko dute azterketa egiteko puntu mugikorra. Hori bai, lehenago txanda hartu beharko da, Irungo IATra deituta (943 62 63 00).
Ikuskapen tekniko bakoitzaren prezioa 43,95 eurokoa izangoda.
Azaroaren 3an ere eskainiko dute IATa pasatzeko aukera, Behemendik jakinarazi duenez.