Gipuzkoako bi taldeek aurrera egin dute bote luze txapelketan

Oiarpeko bost jokalarik eta Txosteko beste zazpik jokatu dute ligaxkako azkeneko partidan. Finalerdietara pasatuko dira.

bote luzea oiartzun 2022Bote luzeko txapelketari dagokion ligaxkako azkeneko partida ostiral arratsaldean jokatu zuten, Beheko Plazan.

Gipuzkoarren arteko partida izan zen, eta Oiartzungo hamabi jokalarik parte hartu zuten: Oiarpeko bostek eta Txosteko zazpik.

Gipuzkoa Bat partidaren erdira arte joan zen aurretik (3-1 eta 4-3), azken lau jokoak Gipuzkoako Bik poltsikoratu zituzten. 4-7 bukatu zen partida. Parekatua, lehiatua eta ikusgarria izan zen partida.

Ligaxkako azkeneko jardunaldia zen, eta bi taldeek finalerdietara pasatzea lortu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.