Oihan Etxeberriak Amezketako txapela irabazi du

Oiarpeko Gaztetxoen Mailako pilotariak nagusitasun osoz irabazi du Amezketako txapelketa. Beste dozena bat partida jokatu dituzte.

oihan etxeberriak amezketako txapela Joxean Tolosa pilotari ohi amezketarrak jarri zion txapela Oihan Etxeberriari.

Oihan Etxeberria Oiarpeko pilotariak txapela ekarri du Amezketatik. Bertako txapelketako finala jokatu zuen larunbat arratsaldean, LAPKEko Oier Ibarluzearen kontra.

Oiartzuarra jaun eta jabe izan zen, tanto bakarrean utzi baitzuen arerioa. Etxeberriak, beraz, beste garaikur bat gehiago pilatu du.

Gainontzeko partidei dagokienez, dozena bat partida jokatu dituzte. Ez dute balantze ona lortu, bederatzi partida galdu eta hiru bakarrik irabazi baitituzte.

Emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.

oihan etxeberriak amezketako txapela

Etxeberria, senide eta lagunez inguratuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.