Komiki tailerra antolatu dute, DBHko ikasleentzat
Hilaren 30ean izango da tailerra, eta Aiako Harria Gaztelumendik gidatuko du. Hitzen Lihoak antolatu du tailerra.
Hitzen Lihoak komiki tailerra antolatu du hilaren 30erako (ostirala). DBHko ikasleei zuzenduta egongo da, eta Aiako Harria Gaztelumendik gidatuko du.
Manuel Lekuona bibliotekako ikasle gelan izango da saioa, 18:00etatik 20:00etara. Toki mugatuak izango direnez, izena eman beharko da lehenago. Horretarako Hitzen Lihoarekin jarri beharko da harremanetan, hilaren 28a —asteazkena— baino lehenago.
Parte hartu nahi dutenek e-posta bidez jarri beharko dute harremanetan, helbide honetara idatzita.