Turismo Bulegoak 1.581 bisitari izan ditu udan
Erabiltzaile gehienak Oiartzun eta Gipuzkoako beste herrietakoak izan dira. Tren Berdea izan da bisitarien interes gehien piztu duena.
Uztaila eta abuztuan egon da irekita Oiartzungo turismo bulegoa, eta udalak erabiltzaileen datuen berri eman du. Guztira 1.581 pertsona pasatu dira Arizmendieneko beheko solairuko postutik, eta gehien-gehienak gipuzkoarrak izan dira.
Kopuru horren %33,71 oiartzuarrak izan dira, eta beste %31,69 Gipuzkoako gainontzeko herrietakoak. Bisitarien ranking horretan hurrenak kataluniarrak (%6,3), madrildarrak (%6,01) eta Frantziako Estatutik (%4,81) izan dira.
Valentzia, Andaluzia eta Arabako bisitariak ere presentzia nabarmena izan dutela aipatu du udalak.
Turismo bulegoko arduradunek oso balorazio positiboa egin dute. “Aurten iaz baino bisitari kopuru txikiagoaizan dugun arren (%30,38), COVID19aren aurreko uda sasoiarekin alderatura datuan oso onak dira”,azaldu dute. 2019an baino %62,65 bisitari gehiago izan du turismo bulegoak.
Tren Berdea, interesa piztu duena
Arditurrira doan Tren Berdeak piztudu bisitarien artean interes handiena. 717 pertsona joan dira meategiak bisitatzera.
Arizmendienea etxe-museoa ezagutzera, berriz, 123 lagun hurbildu dira. San Esteban parrokian egiten diren bisita gidatuek 111 lagun erakarri dituzte.
Herriko museoei buruzko informazio eske ere hainbat lagun hurbildu dira turismo bulegora.