Heltaren zerrenda eskuratzeko modua, orain online
Oiartzungo Udalaren webgunera igo dute onartuen zerrenda. Karaez 4ko lokalean ere kontsulta daiteke zerrenda hori, bertatik bertara.
Oiartzungo Helduen Tailerrak (Heltak) bere ikastaroetako onartuen berri eman du, zerrenden bitartez. Webgunean dituzten arazo teknikoak direla eta, Oiartzungo Udalak bere gain hartu du zerrenda horiek online kontsultagarri jartzea.
Ehunka lagunek eman dute ikastaroetan izena, eta ez da denentzako tokirik egongo. Zehaztu dutenez, taldeak egiterakoan, 55 urtetik gorakoek eta oiartzuarrek dute lehentasuna.
Onartutakoen zerrendak publiko eginda, ordainketa epea ireki dute. Ikastaro bakoitzagatik 85 euro ordaindu beharko dituzte oiartzuarrek, eta 115 euro herrikoak ez direnek. Honako bi kontu hauetako batean egin beharko da ordainketa, eta kontzeptuan izen abizenak eta ikastaroaren zenbakia azaldu beharko dira.
- Kutxa: ES 87 2095 5060 18 1072568446
- Laboral Kutxa: ES 72 3035 0126 62 1260016390
Ikastaroak urriaren 3an hasiko direla jakinarazi dute. Ordutegiak zerrendetan zehaztuta daude.