Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen indarguneak aurkitu, kale erabilera hauspotzeko

Euskararen kale erabilera bost puntu jaitsi da 2016tik 2021era: %53n dago. Kezka erlatibizatu eta indarguneak hauspotzearen garrantzia nabarmendu du Hizkuntz Normalizaziorako Sailak.

euskararen kale bilerako aurkezpena Pasa den asteko ostegunean aurkeztu zituzten datuak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/09/23

Oiartzunen euskararen kale-erabileraren datuak aurkeztu dituzte: aurreko neurketatik —2016an egin zuten— bost puntu jaitsi da, %53raino. Beherakada handiena 15 eta 24 urte arteko gazteen artean eman da, hamahiru puntukoa izan baita jaitsiera.

Iazko udazkenean egindako kale neurketaren irakurketa ezkorra egin beharrean, modu positiboan ere irakurri dute Oiartzungo Udaleko Hizkuntz Normalizaziorako Sailean. Aitziber Arnaiz saileko teknikariak aitortu du datuak ez direla onak, erabilera jaitsi egin delako. «Erabilera jaitsi bada, horrek esan nahi du egiten dena ez dela nahikoa», azaldu du.

Txarrenari ona atera behar izaten zaionez, bestelako irakurketa egin du Arnaizek: «Daukagun presioa ikusita, beste edozein herri erdaldunagoetan egin daitekeen irakurketa egin dezakegu, erabilera horren jaitsiera ahalbidetu duten hainbat faktore kontuan hartuta: globalizazioa, migrazioak, sare sozialen eta komunikabideen erdal erabilera, erreferenteen falta…».

Faktore horiez gain, udalaren Hizkuntz Normalizaziorako Sailak uste du Oiartzunen badagoela «zerbait» erabilera horri eusten diona. Izan ere, euskara gaztelera baino gehiago erabiltzen da oraindik ere. «Buelta bat eman beharko genioke ikusteko ea Oiartzunek zergatik eusten dion erabilera kopuru altu horri», gaineratu du Hizkuntz Normalizaziorako teknikariak.

Udalaren ustez, herrian oraindik badaude arau sozial batzuk. Adibideekin argitu du: «Zenbait gunetan gaztelaniaz hitz egitea gaizki ikusia dago? Herrigintzaren dinamikak eutsiarazten dio? Hemen ez zaio inori okurritzen haur jolasak edo ipuin kontaketak gaztelaniaz izatea. Haurrekin ez ezik, helduekin ere egiten da. Herrian programatzen den ia guztia euskaraz egiten da, naturaltasun osoz».

Euskararen erabilera horri eusten dioten faktoreak identifikatzearekin batera, haiek indartu beharko liratekeela uste dute, baita kale egiten duten horiek konpontzen saiatu ere. Erreferenteen beharra plazaratu du Arnaizek: «Oiartzuar asko ari dira herrian, Euskal Herrian edo Europan gauza asko egiten: kirolariak, aktoreak… Horiek guztiak euskaldunak dira, eta askotan beraien irudia euskaraz saltzen dute. Indartu dezagun hori». Bengo, Peru edo Txilly bezalako musikariak jarri ditu adibidetzat.

Politika «ausartak»
Erreferenteak sortzeaz gain, uste dute herriko euskara lantzean egon daitekeela indargune bat. «Gazteek bilatzen dute bereiztea, eta horretarako bideak bilatu beharko genituzke, adibidez, herriko hizkera indartzen», zehaztu du udaleko teknikariak.

Oiartzungo Udalak euskara lehentasunezkotzat izatea «ausart» bezala definitu du Arnaizek, beste tokietan egiten ez diren politikak egiten direlako. Hala ere, udaletik gora dauden administrazioei politika «ausartagoak» eskatu dizkie, haiek badutelako legeak sortzeko eskuduntza. «Araudi mailan eskatzen dugu ausardia hori, ahalmena izan dezagun gehiago egiteko, hartara erabilera haz dadin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.