Zabalik da Lezoko ludotekan izena emateko epea
Urriaren 3an hasiko dituzte Lezoko ludotekaren barruko jarduerak. Matrikularen prezio orokorra 50 eurokoa da, baina salbuespenak daude.
Zabalik da 2022-2023 ikasturtean Lezoko ludoteka zerbitzua baliatu nahi dutenentzat bertan izena emateko epea. 6-12 adin tarteko haurrentzat da aisia baliabidea, eta bertan, eskola orduz kanpo aisiaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute herriko txikienek. Urriaren 3an hasiko dute ikasturtea, eta maiatzaren 31ra arte izango da irekita. Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era ematen dute zerbitzua.
50 haurrentzako tokia du ludotekak. Bertan izena emateko ezinbesteko baldintza da haurrak Lezon erroldatuta egotea. Kuota 50 eurokoa da, baina salbuespenak eta beherapenak daude, familien ezaugarrien araberakoak.
Izen emateak Internet bidez edo aurrez aurre egin daitezke. Azken aukera hori baliatu nahi dutenek Kultura Saileko bulegora hurbildu behar dute, astegunetan, 08:30etik 13:30era.
