Oiarperen asteburuko eskuzko pilota partidak (2022-09-23)
Asteburu honetan hamahiru partidek osatzen dute Oiarperen kartelera. Horietako lau norgehiagoka gaur arratsaldean jokatuko dituzte, Madalensoron.
Oiarpeko pilotariek hamahiru partida dituzte programatuta aste honetan. Atzo bi jokatu zituzten (astelehenean jakinaraziko dira emaitzak), eta gaur arratsaldean Madalensoron arituko dira.
Asteburuko partida gehienak lehenengo fasetakoak izango dira, bat izan ezik. Oihan Etxeberria oiartzuarrak eta Beloki andoaindarrak bikotea osatuko dute, Beitia bizkaitarraren eta Canseco errioxarraren kontra aritzeko. DV-Bankoa Txapelketako final hamaseirenetako partida izango da.
Kartelera ikusteko, egin klik esteka honetan.