Lehen mailako bertso festa jasoko du Niessenek
Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Jon Maia igoko dira oholtzara datorren urriaren 15ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.
Datorren urriaren 15ean (larunbata da) lehen mailako lau bertsolari zuzenean ikusteko aukera egongo da Errenteria-Oreretan, bertso festa antolatu baitu Erein elkarteak eta hainbat eragilek. Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Jon Maia igoko dira Niessen kulturguneko oholtzara, 19:00etatik aurrera. Unai Elizasuk egingo ditu gai jartzaile lanak.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroren truke, Sindikato eta Arkaitza tabernetan edo Xenpelar Kultur Dendan. Bestela, esteka honetan ere eros daitezke.