Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Bere jatorrizko esentzia, giroa eta ilusioa berreskuratu du Atlantikaldiak"

Publikoaren erantzuna "ezin hobea" izan dela dio udalak. Aurtengo edizioaren balorazio oso positiboa egin dute: "jatorri ezberdinetako herritar eta hizkuntzak espazioak partekatzen ikustea benetan da pozgarria".

Larunbateko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/09/29

IX. Atlantikaldiak antolatzaileen aurreikuspenak bete ditu, jaialdia bukatu eta egun gutxira, aurtengoaren balorazio oso positiboa egin berri baitu Errenteriako Udalak. “Azken bi urteetako edizio egokituen ondoren, Atlantikaldia itzuli da; kalera atera da. Bere jatorrizko esentzia, giroa eta ilusioa berreskuratu ditu eta publikoaren erantzuna ezin hobea izan da”.

Aurten ere “kalitatezko programazio anitza” eskaini duela erantsi dute, hori baita, udalaren ustez, Atlantikaldiaren “arrakastaren giltzarrietako bat”. Egitaraua anbiziotsua izan dela diote, eta horrek erakarri dituela herriko kaleak bete dituzten jatorri, adin eta genero ezberdinetako familia eta lagun taldeak. Hori baita udalaren esatean Atlantikaldia: “guztiontzako musika jaialdi eta kultur topagunea”.

Udaleko iturriek gaineratu dute aurten ere programazioa “nortasun propioa” izan duten lau gunetan banatu dutela, eta guztiek publiko zabala erakarri dutela. Honi lotuta, artisten parekidetasunaren alde jaialdiak egiten duen apustua nabarmendu dute, baita ere oholtza gainean emakumeek izan duten presentzia handia.

Komunitate ezberdinen arteko elkarbizitzari ere balio handia eman dio udalak. Urteen poderioz Atlantikaldiak herritarrek topo egiteko eta elkar ezagutzeko “molde propioa” sortu duela ere esan dute. “Egitaraua osatu duten ia 70 ekintzetan jatorri ezberdinetako herritar eta hizkuntzak espazioak partekatzen ikustea benetan da pozgarria”.

Jaialdiak izan duen kutsu solidarioari ere balioa eman nahi izan dio udalak. Izan ere, Sukaldian egitasmoarekin 890 euro jaso zituzten Zaporeak eta Ukrania Euskadi elkarteentzako.

Azkenik, antolakuntzan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie udalak, eta nabarmendu dute “Errenteria kultur erreferente izan dadin Atlantikaldiak egiten duen lana”.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Atlantikaldia; larunbat eguerdiko giroa[Argazki galeria] Atlantikaldiak herriko kaleak hartu eta girotu dituAtlantikaldia 2022: HITZAren gehigarria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.