Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-09-30)
Asteburuan herriko bi areto futbol taldeak liga jokatzen hasiko dira. Miren Tabernak eskualdeko derbia izango du gaur.
Areto futboleko talde nagusiak kopa alde batera utziko du momentuz, ligari heltzeko. Herriko zazpi senior taldeek jokatuko dituzte partidak asteburuan. Areto futboleko taldeek ligako ibilbidea hasiko dute. Miren Taberna OKEk Ostiko oreretarren bisita jasoko du gaur arratsean.
Bestalde, Oiartzungo nesken talde nagusiak Berriozarren kontra neurtuko ditu indarrak bihar arratsaldean.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Berriozar: bihar, 16:30ean, Karla Lekuona zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Mutriku — Oiartzun: bihar, 16:30ean, San Migel futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- Pauldarrak — Oiartzun B : etzi, 12:45ean, Barakaldoko Serralta futbol zelaian.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun B— Hondarribia: etzi, 16:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi B — Oiartzun C: bihar, 18:30ean, Lezoko Plazeta futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Martutene La Terraza — Oiartzun KE: bihar, 18:30ean, Donostiako Bidebieta auzoko kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Ostiko Ore Sports: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
