Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Galeria] "Ahalegin handiz konkistatutako eskubideen defentsara eta borrokara" deitu du Duintasunak

Udako etenaldiaren ondoren indartsu itzuli dira pentsiodunak, mobilizazio jendetsua egin dute gaur. Haien bizi baldintzak "aurrekaririk gabe hondatzen" ari direla salatu dute gogor.

Duintasuna pentsiodunak erretiratuak Dozenaka herritarrek erantzun diote Duintasunaren deiari.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/10/03

Duintasuna pentsiodunen elkarteak dozenaka herritar bildu ditu gaur ere, hileko lehen astelehenen guztietan bezalaxe. Udan geldialditxoa egin dute, eta udazkenerako indartsu itzuli direla erakutsi dute gaur. Udaletxe parean bildu ondoren herriko kaleak aldarrikapenez bete dituzte.

Pentsiodunen bizi baldintzak “aurrekaririk gabe hondatzen” ari direla esanez hasi dute gaurko mobilizazioa. Mendekotasunaren laguntza, etxez etxeko arreta edo egoitzetan izandako kaltea jarri dituzte adibide gisa, gehienak “zainketak despertsonalizatzen dituzten eta lan baldintzak degradatzen dituzten funts pribatuek kudeatuta” direla salatzeaz gainera. Horregatik langile klase osoari dei egin diete “ahalegin handiz konkistatutako eskubideen defentsara eta borrokara”.

Aurtengo urtarrilean indarrean sartutako pentsioen erreformaren lehen zatiaz aritu dira, “2022n ezarritako murrizketak sendotu dituena” haien ustez. Salatu dute erretiro adina 65 urtetik 67ra atzeratu dutela, eta 15 urtetik 25 urtera igaro dela pentsioa kalkulatzeko tartea. “2013ko erreforma indargabetu egin da, pentsioak eguneratzeko %0,25 eta pentsioak bizi itxaropenaren arabera automatikoki murrizten zituen iraunkortasun faktoreak ezartzen zituena, baina batez besteko KPI bat eta belaunaldien arteko ekitate mekanismo bat ezartzen duen murrizketa berriak iragartzen dituena”, esan dute amorruz.

Orain, pentsioak azaroko KPIaren arabera eguneratu beharrean batez besteko KPI bat hartzen dutela erantsi dute, “gure erosteko ahalmena nabarmen murrizten duena”. Horri lotuta, BAEM bat onartu dutela ere esan dute, 2032ra arte kotizazioak igotzea ezartzen duena, “GSren erreserba funts berri bat sortzeko”. Funts hori erabiliz gero, kotizazioen igoera berriak edo gastuaren murrizketak adostu daitezkeela aurreratu dute kezkati.

Genero arrakalaren aurkako neurriak “bidean” utzi dituztela ere salatu dute, hala nola, alarguntza pentsioak %100era igotzeko neurria edo 40 urte baino gehiago kotizatuta izan eta aldez aurretik erretiroa hartu behar izan zutenentzat bideratutakoak. “Hala ere, pentsioen funts pribatuak onartu dituzte, patronal handien, bankaren, aseguru etxeen eta antzekoen mesedetan”.

Espainiako Gobernua pentsioen erreformaren bigarren zatia negoziatzen ari dela esan dute gaurko mobilizazioan, “pentsiodunen mugimenduari informaziorik eman gabe, eta ez du sozietatearen aurrean bere benetako asmoak argitu, Europako  Batzordearekin kotizazio urteak luzatu eta, hala ere, ukatu egin dituelako”. 25etik 35era igaroz gero, pentsioak %8,1 murriztuko direla salatu dute, “lan karrerak kotizazio hutsuneekin nahasten” ari direla. Finean, pentsioak murrizten jarraitzea helburu dutela salatu dute.

Bestalde, errenta altuenei mesede egiten dieten gehieneko kotizazio oinarriak kentzea negoziatzen ari direla salatu dute gogor. “Espainiako Gobernuak 25 urtetan handitu nahi du maximoa, baina pixkanaka, hasiera finkatu gabe, eta kontrapartida gisa, kobratuko luketen gehienezko pentsioa handitu nahi die”, esan dute. Pentsiodunek ordea, kotizazio topeak kentzearen alde egin dute, eta “hiru milioi autonomo baino gehiagok benetan ordaintzen dutenagatik ordaintzea” defendatu dute.

Kaleetan jarraitzeko premiaz aritu dira azkenik, “soldatak eta pentsioak benetako KPIarekin birbaloratu daitezen, GSren auditoria egin dadin, eta batez ere, gutxieneko pentsioak hilean 1.080 euroraino igo daitezen, bizitzaren garestitzearekin eguneratuta. Lotsagarria da milioika pentsiodunek, gehienak emakumeak, lan eta zaintza bizitza baten amaieran, pobrezia eta gizarte bazterkeria bultzatzen duten pentsioak kobratzea”.

Hilaren 15ean, Madrilera
Espainiako Estatu osoko pentsiodunek hitzordu garrantzitsua dute datorren hilaren 15ean (larunbata da) Madrilen (Espainia). Mobilizazio jendetsua egingo dute, eta eskualdeko pentsiodunak ere bertan izango dira. Autobusak antolatu dituzte horretarako. Interesdunak Duintasunarekin jarri beharko dira harremanetan.

DSC01493
DSC01493
DSC01496
DSC01496
DSC01499
DSC01499
DSC01501
DSC01501
DSC01508
DSC01508
DSC01512
DSC01512
DSC01525
DSC01525
DSC01526
DSC01526
DSC01532
DSC01532
DSC01537
DSC01537
DSC01538
DSC01538
DSC01540
DSC01540
DSC01546
DSC01546
DSC01563
DSC01563
DSC01567
DSC01567
DSC01575
DSC01575
DSC01577
DSC01577
DSC01580
DSC01580
DSC01582
DSC01582

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.