Anje Duhalderen solasaldi musikatua maiatzera atzeratu dute
'KantagiNtza'-ren aurtengo zikloko laugarren eta azken kontzertua izango zena pasa den urtera aldatu dute, abeslariaren arrazoi pertsonalak direla eta.
Lagun Arteko Garaia taldeak antolatuta, orain dela bi urte hasi ziren KantagiLtza solasaldi musikatuen saioak antolatzen.
Aurten lau solasaldi zituzten programatuta, eta azkena datorren igandean (hilak 9) egitekoak ziren, Anje Duhalderekin. Arazo pertsonalak direla medio, kontzertua atzeratzea erabaki dute, maiatzera arte.
Aurtengo zikloan, Miren Narbaiza, Gari eta Ines Osinaga abeslariak pasatu dira Oiartzundik. Gotzon Barandiaranek gidatzen ditu saioak, eta musikariek bere sorkuntza lanak dituzte hizpide, abestiekin tartekatuta.