Muxikoek musika eta dantzaz beteko dituzte herriko kaleak
Igandean (hilak 9) muxikoek herriko erdigunea girotuko dute, Beti Prest Dantza Elkartearen egitasmoz. Herriko Plazatik abiatuko dira.
Muxiko Eguna Beti Prest Dantza Taldeak antolatuko du bederatzigarrenez. Datorren igande honetan (hilak 9), dantzak herriko erdigunea hartuko du. Izan ere, Beti Prest Dantza Elkarteak muxikoak antolatu ditu. Giro ederrean dantzan aritzera gonbidatu dituzte herritarrak. 12:00etan hasiko dira, Herriko Plazatik abiatuko dira.
