Oiartzuarrak Berriozarren gainetik pasatu dira
Emakumeen lehen taldeak garaipen polita lortu du etxean. Areto futboleko bi taldeek indartsu hasi dute liga, alde handiarekin irabazita.

Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen lehen futbol taldeak garaipen ederra lortu zuen larunbat arratsaldean. Berriozarren bisita jaso zuen, eta hogeigarren minutua baino lehen aurreratu ziren etxekoak. Atsedenaldiaren aurretik beste gol bat sartu zuten, bigarren zatian bete hainbeste sartzeko.
Denboraldiko bigarren garaipenari esker, oiartzuarrak liderrarengandik hiru puntura jarri dira.
Mutilen taldeei dagokienez, biek asteburuko partida galdu zuten.
Areto futbolean, herriko bi taldeek liga hasi dute asteburu honetan. Biek ala biek garaipen ederra lortu dute. Lehen taldeak Bidebietatik ekarri zituen hiru puntuak. Bigarrenak, berriz, Elorsoron irabazi zuen, Oarsoaldeko derbian.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Berriozar: 4-0.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Mutriku — Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Pauldarrak — Oiartzun B : 2-2.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun B— Hondarribia: 1-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi B — Oiartzun C: 1-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Martutene La Terraza — Oiartzun KE: 2-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Ostiko Ore Sports: 6-2.