Oihan Etxeberriak txapela jantzi du Oñatin

Gabirondo tolosarrarekin batera irabazi du sanmigeletako txapelketa. Gainontzeko 11 partidetan bost garaipen lortu ditu Oiarpek.

 

oihan etxeberria oñati

Etxeberria, lehen lerroan txapela jantzita, gertukoek inguratuta.

Oihan Etxeberriak apalategi berria erosi beharko du. Txapela bat gehiago lortu du, Gabirondo tolosarrarekin batera. Onatiko sanmigeletako txapelketa irabazi zuen igande arratsaldean, Gazteen Mailan.

Amundarain tolosarra eta Peñalver atarrabiarra lan erdien atarian utzi zituzten, 22-10 irabazita.

Gainontzeko partidei dagokienez, Oiarpeko pilotariek 11 norgehiagoka gehiago jokatu zituzten, eta bostetan gailendu ziren. Emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.