
Errenkoalde elkarteak antolatuta, azoka egin dute goizean zehar Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan. Arratsaldean moda desfilea egingo dute bertan.

Autobidea zeharkatzen duen linea elektrikoaren aireko klabea kendu behar du Iberdrolak, horregatik itxiko dituzte bi noranzkoak. 2:00ak inguruan egingo dute mozketa.

Errenteriako Udalak aurten ere bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Datozen asteetarako hitzaldiak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.